Ekide, 25 urteko historia.

Ekideren 25 urteko ibilbidea ahaleginaren, lanaren eta negozio-ikusmenaren emaitza da, aukera bakoitzari etekina ateraz.

Hiru langileren proiektu gisa hasi zen eta gaur egun, 25 urte beranduago, Ekide enpresa erabat finkatua da, 100 langile baino gehiagorekin, kide estrategiko indartsuez inguratuta eta ingeniaritzaren alorrean eta produktu berrien garapen eta fabrikazioan puntakoa. Ekide harro dago urte guzti hauetan zehar bere arrakastarako bidean agertu zaizkion aukera guztiei etekina ateratzen jakin izanaz. Ekidek etorkizunera begira jarraitzen du lan eginez, hobetuz eta azkeneko teknologiak aplikatuz, hiru abenturazale horiek enpresa bat sortzera bultzatu zituen baikortasun eta energia berarekin.

  • Hastapenak

    Hastapenak

    Hastapenak

    Saiolaneko ordezkari talde batek 1988ko Hannoverreko Industria Azokara egindako bisita batean metodo baten berri izan zuten, Europan oso hedatua zegoen arren Espainian oso berritzailea eta arraroa zena: Zenbakizko Kontrol bidezko grabatze sistemak.

    Honela, Saiolanek eta Mondragon Unibertsitateak ZKK (zenbakizko kontrol konputerizatu) bidezko grabatze sistemaren inguruko azterlan bat bultzatu zuten eta negozio-aukera bat ikusi zuten industriaren alorrean, enpresa gehienek zerbitzu hauen beharra zutela adierazi baitzuten.

    Aldi berean, etorkizuna informatikan zegoen, hau da, CAD/CAM-ean.

  • Sorrera

    Sorrera

    Ekide S.L.

    Ekide Mondragon Unibertsitateko instalazioetan jaio zen, Gipuzkoan, bi negozio-ildorekin:

    • Hainbat produkturen grabaketarako tresna automatizatuen fabrikazioa eta merkaturatzea.
    • Hiru-dimentsiodunen mekanizazioa eta grabaketa CAD/CAM euskarriarekin.
  • Lehenengo pausoak

    Lehenengo pausoak

    Ekide – Maier

    1991n Maierrekin, plastikozko injekzioko piezen fabrikatzailea eta automobilgintzako lehenengo marketako hornitzaile den enpresarekin, merkataritza-harremanak hasi ziren.

    Denborarekin, Maierrek Ekideri planteatu zizkion Kontrol Tresnekin zituen beharrak, hau da, pieza baten muntaketa bere behin-betiko tokian simulatzen duen tresneria.

     

  • Hazkundea

    Hazkundea

    3 negozio-ildo.

    Bere jarduera hasi eta pare bat urtera, Ekidek, hiru langileko talde batekin, honako zerbitzuak eskaintzen zituen dagoeneko:

    • Hiru-dimentsioko mekanizazioen eta grabaketen azpi-kontratazioa
    • Kontrol Tresnak
    • CAD eta 3D diseinu zerbitzuak
  • Rapid prototyping

    Rapid prototyping

    Jarduera alor berria

    1994an, Ekide S.L. alor berri honetaz jabetu zen. Honela, 1995 eta 1996 urte artean, Rapid Prototyping-ari buruz hainbat azterlan burutu ziren jarduera hau negozio-ildo berri gisa ezartzeko xedearekin.

    Fagor Electrodomésticos enpresarekin harremanak abian jarri ziren, proiektuan interes berezia baitzuen, bere Prototipoen atala zaharkituta zegoelako eta hura berritzea oso garestia zelako.

    Ekidek jarduera berri honen aldeko apustua egin zuen baliabideak inbertituz teknologian eta instalazioetan.

     

  • Jarduera berria

    Jarduera berria

    Kide estrategikoak

    Jarduera berri honetan, Ekideren kide estrategikoak izan ziren Maier, Mapsa, Fagor Electrodomésticos, etab. 2000. urtean Rapid Prototyping atal berria martxan jartzea lortu zen arte, honela lanpostu berriak sortuz eta ordura arte erabilitakoen desberdinak ziren teknologiak garatuz.

     

  • Hazkundea aurrera doa

    Hazkundea aurrera doa

    Ingeniaritza eta fabrikazioa

    2003an Ekide etorkizunera begira zegoen enpresa bat zen, produktuen garapeneko fase desberdinetan bezeroekin elkarlanean aritzen zena. 50 pertsonatik gorako langileriarekin, Ekide egungo instalazioetara aldatu zen; Arrasateko aldirietan dagoen plantara, 3.600 metro karratutik gora dituena.

    Bere kide eta bezeroen beharrei erantzuna emateko helburuarekin, ondorengo alorretan eskaintzen ditu zerbitzuak:

    • Kontrol Tresnak
    • Rapid Prototyping
    • Muntaketa Tresnak
    • Diseinuaren ingeniaritza zerbitzuak

     

  • Nazioartekotzea

    Nazioartekotzea

    Asia

    Nazioarteko ibilbide bat hasi eta gure jarduerak burutzeko xedearekin, EKIDEk akordio bat sinatu zuen Txinan eta Hong Kongen instalazioak dituen enpresa-kide batekin, Ekideren produkzio-ahalmena areagotuz.

     

  • Orientazio berria

    Orientazio berria

    Azterketa estrategikoa

    Sektorearen egoeraren ondorioz burututako azterketa estrategiko baten ondoren, Ekidek bere Muntaketa Tresnen jarduera bertan behera utzi zuen eta, bestalde, bere Prototyping jarduerak Serie Motzen eta Rapid Tooling-aren fabrikaziorantz orientatu zituen.

    Ondorengo urteetan, jarduerak areagotu egin ziren, xafla-piezentzako Kontrol Tresnen atal berria eratuz.

     

  • Ikusmen artifiziala

    Ikusmen artifiziala

    Lehenengo ikusmen artifizialaren inguruko proiektuak argitara irten ziren

    Ekidek Ikusmen Artifizialaren inguruko azterlan bat martxan jartzea erabaki zuen. Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean hasi zen alor honetan.

    Urteetan zehar lanean aritu ondoren, Ikusmen Artifizialarekin loturiko lehenengo proiektuak atera ziren:

    • Pertilometroa
    • Kromoztaketa akatsen detektagailua

     

  • Ekide Bizkaia

    Ekide Bizkaia

    Instalazio berriak

    Ekidek, etengabeko hobekuntzaren bila, instalazio berriak ireki zituen Zamudion xaflazko kontrol tresnen atalerako.

     

  • Ekide Mexico

    Instalazio berriak

    Ekide, etengabeko hobekuntzaren bila, instalazio berriak ireki zituen Mexikon, kontrol-tresnen eta serie laburren fabrikazioaren ataletarako.

  • PYME Innovadora

    PYME Innovadora