IKUSMEN ARTIFIZIALA

Ikusmen artifiziala, adimen artifizialaren barneko alor gisa, mundu errealetik hartutako irudi digitalak ezagutu, prozesatu eta aztertzeko gai da, helburu desberdinen arabera modu batera edo bestera automatikoki prozesatzeko xedearekin.

Ekidek profesional-talde zabala du eta ikerketa-zentroekin batera lankidetzan aritzen da neurrira eginiko ikusmen artifizialeko sistemak garatzeko ahaleginean, sistema horiek industrian aplikatzeko eta bezeroen ekoizpen-baliabideetan integratzeko. Teknologia hori integratzeko beharrezkoa den azterketa sakona egiteko gai den ingeniaritza-enpresa bat gara. Ikusmen artifizialaz gain, horren inguruan dauden aldagai guztiak hartzen ditugu kontuan, esaterako, automatizazioa, softwarea edo bezeroaren instalazioetako baldintzak.

Ikusmen artifizialari esker honakoa lor daiteke:

  • Kontaktu fisikorik gabeko ikuskatze-lan errepikakorrak automatikoki burutzea.
  • Kalitate-kontrol zehatzak burutzea.
  • Denborak murriztea.
  • Objektuek espazioan duten posizioa ezartzea.

EQUIPO HUMANO

Ekideko ikusmen artifizialaren unitatean lehen mailako proiektuak garatzen ditugu, maila nazionalean eta nazioarteko mailan: HAZITEK, CDTI, SPRI…

Gainera, Ekide nabarmendu egin da puntako proiektuetan parte hartzeagatik, unibertsitaterik onenekin eta zentro teknologiko ospetsuenekin lankidetzan. Proiektu horiek jorratzeko, Ekideko ikusmen artifizialaren unitateak diziplina anitzeko aditu tekniko kualifikatuek osatutako taldea du, besteak beste honako alorretako profesionalekin:

  • Informatikako Goi-mailako Ingeniariak
  • Telekomunikazioetako Goi-mailako Ingeniariak
  • Ingeniari Elektronikoak
  • Ingeniari Industrialak
  • Diseinugile Elektromekanikoak
  • Teknikari Elektromekanikoak
  • Mondragon Unibertsitatea-ko Doktoregaia
  • Mondragon Unibertsitatea-ren doktore/Irakaslea

BEZEROAK

  • mecalbe precision metal parts
  • Maier
  • Jovi
  • Ulma handling systems
  • GKN Driveline
  • Alcorta forging group