Ingeniaritza eta fabrikazioa

2003an Ekide etorkizunera begira zegoen enpresa bat zen, produktuen garapeneko fase desberdinetan bezeroekin elkarlanean aritzen zena. 50 pertsonatik gorako langileriarekin, Ekide egungo instalazioetara aldatu zen; Arrasateko aldirietan dagoen plantara, 3.600 metro karratutik gora dituena.

Bere kide eta bezeroen beharrei erantzuna emateko helburuarekin, ondorengo alorretan eskaintzen ditu zerbitzuak:

  • Kontrol Tresnak
  • Rapid Prototyping
  • Muntaketa Tresnak
  • Diseinuaren ingeniaritza zerbitzuak