Helburua eta onarpena

Lege-ohar honek www.ekide.es webgunearen erabilera arautzen du, webgunearen jabea honakoa izanik: EKIDE, S.L., Telleria kalea 2, 20500 Arrasate (Gipuzkoa). IFK: B20330429; telefonoa: 943 71 25 43; eta helbide elektronikoa: ekide@ekide.es

EKIDEren webgunean zehar nabigatzeak webgunearen erabiltzaile bilakatzen zaitu eta noizean behin aldatu ahalko diren Lege Ohar honetan bildutako xedapen guztien erabateko eta erreserbarik gabeko onarpena dakar.

Erabiltzaileak webgunea modu egokian erabiliko du legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileraren eta Lege Ohar honen arabera. Erabiltzailea erantzule izango da SEPORen edo hirugarrenen aurrean, betebehar hau ez betetzearen ondorioz eragindako edozein kalte eta galera dela eta.

Sarbide eta erabilera baldintzak

  1. www.ekide.es webguneko jabetza intelektualeko eskubideak, bere diseinua, nabigazio-egitura, iturburu-kodea HTML, JAVA, JavaScript eta bestelako lengoaietako kodeekin, bere datu-baseak eta baita bertan dauden elementu guztiak ere EKIDE, S.L.-ren jabetzakoak dira, eta hari soilik dagokio lehen aipatutakoen ustiapen-eskubide esklusiboak baliatzea edozein modutan eta, bereziki, erreprodukzio-, banaketa-, komunikazio publiko eta eraldatze-eskubideak.
  2. Baldintza orokor hauek erregulatuko dute EKIDE, S.L.-k Interneteko erabiltzaileen eskura doan jarri duen webgunera sarrera eta webgunearen erabilera. Gune honetara sartzeak baldintzen erreserbarik gabeko onarpena dakar. Gainera, gune honetan eskainitako zenbait zerbitzuren erabilera kasu bakoitzean ezarritako baldintza berezien mende egongo da, zerbitzu horiek erabiltze soilarekin baldintza bereziak onartu egin direla ulertuta.
  3. Webgunera sartzen diren erabiltzaileak berariaz baimenduta egongo dira informazio guztia bistaratzeko, edukiak partzialki inprimatu eta deskargatzeko, soil-soilik ondorengo baldintzak betetzen badira:
    1. Erreproduzitutako elementuak erabiltzailearen erabilera pertsonal eta pribaturako soilik izatea. Beraz, berariaz debekatuta dago elementu horiek merkataritza-helburuetarako erabiltzea edo banaketarako, komunikazio publikorako, eraldaketarako edo deskonpilaziorako, posta elektroniko bidez bidaltzea barne. Halaber, debekatuta dago eduki horiek hirugarrenei lagatzea edo helaraztea edo edukiak zuzenean edo zeharka sare lokal eta interneteko sare batera konektatuta dagoen edozein zerbitzaritan instalatzea, honela hirugarrenak informaziora sartzea ahalbidetuz.
    2. Webgune honetan bildutako edukiak inolaz ere aldatu ez izatea.
    3. Webgunean eskuragarri dauden grafikoak, ikonoak edo irudiak horiekin batera doazen gainontzeko testuengandik edo irudiengandik bananduta erabili, kopiatu edo banatu ez izana. Atal honetan eta gainontzekoetan jasotako debekuak eta mugak betetzen ez badira, EKIDE, S.L.-ren jabetza intelektualeko eskubideak urratu egin direla ulertuko da eta xede honekin legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu horrek, legearen arabera kasu bakoitzari dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penalak erabili ahalko direlarik.

Pribatutasun-politika

Arduraduna

Webgune honen bidez biltzen diren datu pertsonalen arduraduna EKIDE, S.L da, zeinaren helbidea Telleria Kalea 2, 20500, Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)-n dagoen eta
B20330429IFK zenbakia duena.

Erabiltzaileak Tratamenduaren arduradunarekin jar daitezke harremanetan ekide@ekide.es webgunearen bidez edo ohiko postaren bidez, baldintza orokor hauetan adierazitako helbidean. 0034 943 71 25 43 telefonora ere dei dezakete.

 

Helburua

EKIDE, S-L.-n erabiltzaileek gure webgunearen bidez ematen dizkiguten datuak erabiltzaileek
bidaltzen dizkiguten eskaerak erantzuteko xedearekin erabiltzen ditugu, bereziki:

  • GUREKIN LAN EGIN” atalaren bidez erabiltzaileek haien Curriculuma edo bestelako datu akademiko interesgarriak erantsi ahal dituzte. EKIDE, S.L.-k datu hauek biltzen ditu hautagaiaren profila eskatutako lanpostuarekin bat egiten duen balioztatzeko
    xedearekin.
    Kasu honetan, erabiltzaileek emandako datuak hautaketa-prozesua irauten duen denboran eta bi urte gehigarritan zehar gordeko dira etorkizuneko lanpostu hutsetarako.
    Jakinarazten dugu erabiltzaileek ez dutela haien datu pertsonalak emateko betebeharra, baina, ez egitekotan, ezin izango dugula haien lanposturako hautagaitza
    baloratu.

 

Legitimazioa

EKIDE S.L.-n datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria erabiltzaileen onespena da; erabiltzaileek, web formularioen bidez, haien datuen tratamendurako baimena ematen digute eta gure pribatutasun-politika onartzen dute.

Interesdunen eskubideak

Ondoren, zure datu pertsonalen titular bezala dituzun eskubideei buruzko informazioa ematen dizugu:

  • Zure datu pertsonalen tratamendurako onespena baliogabetzeko eskubidea.
  • Zuri buruzko datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen zuzenketa edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, bai eta tratamendura aurkaratzeko eskubidea ere, datuen babeserako legeriak barne hartzen dituen suposizioen mendean.
  • Zure datuak eramateko eskubidea.
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko
    eskubidea zure eskubideak kaltetu direla ikusten duzunean. Esteka honetan horri
    buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formSpam/spamDenuncia.jsf;jsessionid=7637191596ACD0806E20F96023B08F1C .

Eskubide hauek guztiak ekide@ekide.es helbidera posta elektroniko bat bidaliz gauzatu ahal izango dira, zure NANaren kopia emanez erabiltzailea identifikatu ahal izateko eta argi zehaztuz zein eskubide gauzatu nahi duzun. Gurekin jar zaitezke harremanetan ere ohiko posta bidez, Telleria Kalea 2, 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa) Espainia helbidean, zure NANaren kopia bidaliz eta argi zehaztuz zein eskubide gauzatu nahi duzun ere.

 

Adingabekoak

Ez dago baimenduta adingabekoak (18 urte) erabiltzaile bezala erregistratzea; hortaz, adingabekoa bazara, ez eman inolako datu pertsonal edo identifikazio-daturik. Hori horrela, gure webgunean erregistratzen den edozein erabiltzaile gutxienez 18 urte dituela adierazten eta bermatzen du. EKIDE, S.L.-k ez du gure webgunera sarbide-baldintza hori ez betez sartzen diren adingabekoen erantzukizuna hartzen.

Datu pertsonalen babesa

EKIDE, S.L. da gune honetan bildutako informazioaren jabe bakarra. Gure erabiltzaileek bidaltzen diguten informazioa bakarrik atzitzen dute haien eginbideak burutzeko hala behar duten langileak.

Cookie-politika

Berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunearen erabilera eta neurketa aztertzeko, gure zerbitzuak hobetzeko xedez. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haren erabilera onartzen duzula ulertzen dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratzeko hemen.

Cookieen definizioa eta funtzioa

Zer dira cookieak? Cookie bat web-orrialde jakin batzuetan sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek aukera ematen diote web-orrialde bati, besteak beste, erabiltzaile baten edo ekipo jakin baten nabigazioko azturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzea, eta jasotzen den informazioaren arabera eta zure ekipoa erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daiteke.

Zer-nolako cookieak erabiltzen ditu web-orrialde honek?

  • Berezko Cookieak: Editoreak berak kudeatutako eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipora bidaltzen direnak.
  • Hirugarrenen cookieak: Editoreak ez, baizik eta cookieen bidez eskuratutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatutako ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipora bidaltzen direnak.
  • Saioko cookieak: Erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean datuak jaso eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira.
  • Cookie iraunkorrak: Cookie mota horien bidez datuek terminalean gordeta jarraitzen dute eta cookieen arduradunak denbora jakin batean baitaratu eta trata ditzake. Denbora hori izan daiteke hainbat minutukoa edo urte askokoa.
  • Azterketarako cookieak: Guk edo hirugarrenek tratatuta, erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dutenak dira. Modu horretan, erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren gainean egiten duten erabileraren inguruko neurketa eta azterketa estatistiko bat burutzen da. Horregatik, gure web-orrialdean zure nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko xedez.

Zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenak

Zehazki, hauek dira cookieak derrigorrez erabiltzea eskatzen duen zerbitzuren bat gurekin kontratatuta duten zerbitzuen hirugarren prestatzaileak:

Hornitzailearen izenar Cookiearen xedea Cookiearen xedearen deskribapena Cookiearen erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero
Google Analytics Audientzia aztertzea Nabigazioari buruzko informazioa eskuratzea, audientzia neurtu eta aztertzea. Google Analytics delakoari buruzko informazio gehiago.

RCookieak baliogabetu eta baztertzea

Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo baztertu ditzakezu. Horretarako, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioa erabili behar duzu. Zure nabigatzailean cookieak instalatzea baimentzen ez baduzu, litekeena da gure webguneko atalen batera sartu ahal ezin izatea.

Cookieen erabilera blokeatzeari buruzko informazio gehiagorako hurrengo estekak bisita ditzakezu:

  • Internet Explorer: Tresnak -> Internet aukerak -> Pribatutasuna -> Konfigurazioa.
    Informazio gehiagorako, Microsoft  euskarria edo nabigatzailearen Laguntza beha dezakezu.
  • Firefox: Tresnak -> Aukerak -> Pribatutasuna -> Historia -> Konfigurazio Pertsonalizatua.
    Informazio gehiagorako, Mozilla euskarria edo nabigatzailearen Laguntza beha dezakezu.
  • Chrome: Konfigurazioa -> Aukera aurreratuak erakutsi -> Pribatutasuna -> Edukiaren konfigurazioa.
    Informazio gehiagorako, Google euskarria edo nabigatzailearen Laguntza beha dezakezu.
  • Safari: Lehentasunak -> Segurtasuna.
    Informazio gehiagorako, Apple euskarria edo nabigatzailearen Laguntza beha dezakezu.